XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraingoan beintzat nik nai bezela erantzun bearr didazu.

- Jaungoikoaren izenean mintzatu zaite, Aita.

Zuk nai bezela erantzungo dizudala itz ematen dizut, esan zion anai Leonek.

San Prantzisko negarrez esaten asi zan:
- ¡O anai Prantzisko gizajoa!.

Jaungoikoak itaz errukirik izango duala ¿uste al dek?.

Anai Leonek erantzun zion:
- Ez erruki izan bakarrik, bere eskuetatik ezin zenbatu ala eskarr arrtuko dituzu; goraldua ta aintzaldua izango zera beti, beratzen dana goratua izango dala idatzirik bai dago: ta etzaite nekatu Aita; Jaungoikoa nere abotik izketan ari da bai, ta nik ezin nezake besterik esan.

Eta olaxe, ezta-baidan, malkoz eta gozotasunez beteak gau-errditik goizalde arrtekoa igaro zuten.

Kristoren goraltzarako.

- Alaxe.

AMARRGARREN IRAKURRBURUA.

Anai Masseok Aita San Pranziskoren onoimena azterrtu nai du.

Donetasun aundikoa ta Jaungoikoakin jarrduteko oso arrtetsua zalako, maite-maite zuan Marigñanotarr anai Masseokin beiñ Aita San Prantzisko Porrziunkulako komentuan zegoala, alako batean anai Masseo irrten zitzaion bidera, ta San Prantziskoren apaltasuna humiltasuna azterrtu nairik aserre antzean esan zion:
-¿Zer dala-ta zuri? ¿Zer dala-ta zuri? ¿Zer dala-ta zuri?.

- ¿Zer adirazo nai didazu? galdetu zion San Prantziskok.